Castellano

 

Parte-hartzaileak

1.- Banaka edo taldeka parte hartzeko aukera dago.

2.- Adin nagusikoek hartuko dute parte. Adin gutxikoek, taldekideak izan arren, ezin izango dute leihatzeko izenik eman.  

3.- Cederna-Garalur Elkarteko langileak eta Nafarroako Erdialdeko Garapenerako Patzuergoan edota bere organismo autonomoan kontratatuak direnak lehiaketatik kanpo geratuko dira.

Nola parte hartu?

4.- Desafioaren sei enigmak asmatu behar dira, hauek azaroaren 22an eskura izango dira. Jokoaren epe barne, gure www.facebook.com/caminosbideak facebook orrian, proba berriak  aurkez  daitezke, adibidez:

Antolakundearen irizpideak jarraituz, banakako edo taldeko argazki bat ateratzea. Hau epaimahaiak ebaluatua izango da.

Antolakundeak proposatzen duen gaiaren ahalik eta interpretazio leialena eta irudimen gehieneko argazkia sortzea. Kasu honetan, publikoak berak bozkatuko du, desafioaren facebook orrian,  argazkiari atxikimendua emanez. Ez ahaztu orriaren jarraitzaile bihurtu!!

5.- Parte hartu ahal izateko hurrengo datu pertsonalak eman behar dira: izen-abizenak, erabiltzaile-izena (ezizena edota talde-izena) eta helbide elektroniko bakarra. Taldeka parte hartuz gero, ordezkari bakar baten izena emango da.

6.- Helbide elektroniko batek persona bat ala talde bakar bat ordezkatzeko balio izango du.

7.- Hona hemen desafioa gainditzeko erantzunak emateko bideak:

- www.pornuestroscaminos.infoweb orrian sartu, parte hartzeko izena eman eta enigmei erantzuteko argazkiak web orrira igo.

- Honako helbide honetara bidalitako posta elektronikoren bidez:  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.. Mezuaren gaia inskripzioa egiteko erabiltzailearen izena izango da. Argazkiak postaren eranskin gisa bidaliko dira (jpg formatuan) eta dagokion enigmaren zenbakiarekin izendatua, hau da, “enigma1.jpg”, “enigma2.jpg”.

Helbide elektroniko batek bakarrik persona bat ala talde bat ordezkatzen duela gogoratzea beharrezkoa da.

Saria

8.- Ekimen honetan protagonista izango diren bi zonaldeetako ekoizleek emandako produktuek saria osatuko dute, Nafarroako Mendialdeko Gazta eta Nafarroako Ardoaren Ibilbideko hainbat upeltegitako ardo botilak.

9.- Saria, irabazle berak edo bere ordezkari batek jasoko du. Saria emateko ekitaldia  urtarrilaren 10anospatuko da, lekua eta ordua desafiorako eratu diren orrien bitartez jakinaraziko da. (Web, facebook)

Desafioaren garapena

10.- Erantzunak emateko epea azaroaren 22tik urtarrilaren 6ra izango da.

11.- Enigmen erantzunen zuzenketa. Badago erantzunak zuzentzea, horretarako, desafioaren epe barnean jasotako azken erantzuna ontzat hartuko da. Aurrekoak sistematik ezabatu egingo dira.

Irabazleak

12.- Erantzun zuzen bakoitzak bere mailaren arabera puntuatzen du:  

- Ezetz asmatu! Aurkitu eta argazkia egin: 3 puntu

- Lekuz leku! Aurkitu eta argazkia egin: 2,5 puntu

- Norberaren edo taldeko argazkia: 2 puntu

- “Publikoaren komodina” proba: Proba honekin, desafioaren facebook orrian “Atsegin dut” gehiago lortzen dituen argazkiak 3 puntu jasoko ditu. Parte-hartzaileek, gizarte-sareak baliatuz, bere ingurukoei argazkia erakutsi eta orrian bozkatzeko gonbidapena luzatu ahal diete, baita ere jarraitzailea izatekoa.  

13.- Puntuazio gehien lortzen duenak irabaziko du. Epaile-mahaiak enigma zuzen eratzuna dagoen ala ez erabakiko du, Cederna-Garalur Elkarteko eta Erdialdeko Garapenerako Patzuergoko langile teknikoez osatuko da eta erabaki hori ezeztaezina izango da.

14.- Berdinketa gauzatuz gero epaimahaiak argazkien orijinaltasuna sarituko du, Cederna-Garalur Elkarteko eta Erdialdeko Garapenerako Patzuergoko langile teknikoez osatuko da eta erabaki hori ezeztaezina izango da.

Argazkiak

15.- Enigmei erantzuteko bidaltzen diren argazkiak parte-hartzaileen lan originalak izango dira, ez dira onartuko hirugarrenen lanak eta parte-hartzaileek bere gain hartuko dute aurkeztutako lanen gain hirugarrenek eskubiderik ez dutelako ardura.

16.- Argazkien bidalketak erakunde antolatzaileei erabilera-lagatzea ematearen onarpena Dakar; Cederna-Garalur, Erdialdeko Garapenerako Patzuergo eta bere Tokiko Ekintza Taldea, hain zuzen ere. Beste agindurik ez bada jakinarazten autoretza emandako erabiltzaile-izenarekin adieraziko da.   

 

Oinarriak Jeit     pdf