Castellano

 

Nork hartu ahal du parte?

Banaka edo taldeka parte hartzeko aukera dago.

Nola parte hartu?

Desafioa gainditzeko, azaroaren 22tik aurrera www.pornuestroscaminos.info web orrian eskura izango dituzun sei enigmak asmatu beharko dituzu. Guzti hauek Erronkari Errege Abelbidean zehar kokatuta daude, enigma bakoitzari dagokion lekua behin asmatuta, hara bertaratu eta horren lekuko izan dadin, argazki bat atera beharko da. Eta ze nolako argazki ateratzeko, hor zuen irudimena izango da agintari!

Jokoaren epe barne gure www.facebook.com/caminosbideak facebook orrian hainbat proba aurkez  daitezke, komodin hauek irabazteko behar den bultzada eman dezakete!

Zein da saria?

Erronkari Errege Abelbideko hainbat ekoizleen eskutik datorkigu, Nafarroako Mendialdeko Gazta ekoizleak eta Nafarroako Ardoaren Ibilbideko hainbat upeltegi, hain zuzen ere. Ibilbidearen amaiera ederra!

Urtarrilaren 10ean, irabazleak edo talde irabazlearen ordezkariak saria jasoko du jakinaraziko den ekitaldi batean.

Desafioaren garapena

Azaroaren 22tik urtarrilaren 6ra badago parte hartzea, azkenengo egun hau erantzunak jasotzeko epe-amaiera izanik.

www.facebook.com/caminosbideak facebook orriaren bitartez desafioaren jarraipena dinamizatuko da, beraz, erne bertan azaltzen denari!

Irabazlea(k)

Zuzen erantzuteagatik puntuazio gehien lortzen duena irabazle izendatuko dugu. Desafioaren garapenean azalduko diren probak gaindituz gero puntu gehiago jasoko dira.  Berdinketa kasuan, desafioa gainditzeko aurkeztutako argazkien orijinaltasuna sarituko da.