Castellano

logogeocaching

Geocaching mundu osoko GPS erabiltzaileentzat egiten den jokoa da.

Norbaitek “altxor” bat izkutatzen du (ontzi bat eta bere edukia) eta gordelekuaren koordenada zehatzak argitaratzen ditu jolaseko web-gunean beste GPS erabiltzaileek aurki dezaten. Arau errezak dira, ontzian hartzeko zerbait badago eta hartzea erabakitzen baduzu, bere lekuan balio antzeko beste gauza bat utzi behar duzu eta erregistro liburuan zertxo bat idatzi. Kasu batzuetan ez dago ezer hartzerik, bidea egitea altxorra bera baita.

 

ABENTURARI EUTSI ETA GUREKIN JOKATU!

 Geocaching-ari buruzko informazio gehiago

Nola jokatzen da?

  1. Dohain erregistratu Erabiltzaile gisa webgune ofizialean.
  2. Beheko taulan gure "geocache"ak bilatzeko estekak* dituzu, aukeratutakoan klikatu eta geocaching.com webgunean koordenadak ikusiko dituzu. Ibilbideak ere deskargatu ahal dituzu "Ibilbide"izeneko estekekin.
  3. Gps-a piztu eta "geocache"a bilatzera, gogoratu... garbi jokatuz!

Aurkituko duzun ontzian koadernotxo bat, boligrafoa eta fitxa batzuk daude, irakurri, idatziguzu zerbait, baina hauek ez hartu, mesedez, hurrengoak ere aurki dezan, guk trukatzeko giltzarri bat utzi dugu, hartzen duenak bere lekuan beste zerbait utzi behar du, eta hurrengoek berdin egingo dute, horrela guztiok sorpresatxo bat aurkitu dugu ontzian.

 Hemen Nafarroako Erdialdean jokatu ahal izateko hainbat proposamen. Mota ezberdinetako bideak dira, mendikoak, herri-ingurutik paseoak... 

* Estekak argitaratuko dira geocahing-en web ofizialetik baimena eman ondoren.

 

Bidearen izena      Udala        Kokapena      Ibilbidea    
Ermita de San Bartolomé-Alto de Sarrea Artajona  

X:603.765

Y:4.714.749
logogeo
Castro de Turbil  Beire  

X:615.497

Y:4.702.299
 logogeo
Biurrun-Aizkibel-Erreniega  Biurrun  

X:605.057

Y:4.731.849
 logogeo
Caparroso-Desolado de Rada-Caparroso Caparroso  

X: 612.335

Y: 4.688612
 logogeo
Carcastillo-Larrate Carcastillo  

X: 628.826

Y: 4.691.769
 logogeo
Eneriz-Monte Mocha Eneriz  

X: 603.705

Y: 4.724.366
 logogeo
Sorakoitz-Axixuri-Iguste Guirguilano  

X: 590.893

Y: 4.729.813
 logogeo
Pinar de San Lorente Larraga  

X: 590.104

Y: 4.709.796
 logogeo
Sansoain-Guerinda-Sansoain Leoz  

X: 617.431

Y: 4.712.283
 logogeo
Ruta por Mendigorría Mendigorría  

X: 595.020

Y: 4.718.814
 logogeo
Ermita Virgen del Castillo Miranda de Arga  

X: 593.684

Y: 4.702.458
 logogeo
Olóriz-Molinos-Ortzabala Olóriz  

X: 614.854

Y: 4.725.560
 logogeo
Pueyo-Alto de las Piedras-Buskil Pueyo

X: 609.725

Y: 4.173.919 
 logogeo
San Martin de Unx-El Boyeral San Martin de Unx  

X: 618.498

Y: 4.708.173
 logogeo
Ruta por Santacara  Santacara   

X: 618.549

Y: 4.692.673
 logogeo
Tafalla-Santa Zita-Tafalla Tafalla  

X: 612.154

Y: 4.710.200
 logogeo
Camino de Pilas Ujué  

X: 624.057

Y: 4.707.041
 logogeo

Señalizando sendeero local.

 Castellano

 Bideak, gure gizarterako zein garrantzitsuak diren badakizu?

- trukerako, gozamenerako eta topaguneak izateko,                                                                 - mendiko txirrindularitza edota mendi-ibiliak bezalako ekintza osasungarriak praktikatzeko, horrelako natur ingurunekiko ekintzek osasun fisikoa zein psikikoak hobetzen bait dute,                                 - bideen zainketak herri-ondarea edota paisaiak biztanleriari ezaguztaraztea bermatuko lioke,           - baita ere bizimodu tradizionalaren berraurkitzea.

Zure udaleko bide bat babestu nahi duzu? eta bere mantentze-lanetan parte hartu?

Hona hemen "babesle-akordio" eredu bat zure Udala edo Kontzejuarekin sinatu ahal izateko. doc

Informazio gehiago eskatu, "Babesle-akordioa" balioduna izateko laguntza ematea, edo zuen babesle-akordio baten berri ematea nahi baduzue, proiektuarekin kontaktuan jar zaitezkete helbide honen bidez:  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

 Castellano

 

Parte-hartzaileak

1.- Banaka edo taldeka parte hartzeko aukera dago.

2.- Adin nagusikoek hartuko dute parte. Adin gutxikoek, taldekideak izan arren, ezin izango dute leihatzeko izenik eman.  

3.- Cederna-Garalur Elkarteko langileak eta Nafarroako Erdialdeko Garapenerako Patzuergoan edota bere organismo autonomoan kontratatuak direnak lehiaketatik kanpo geratuko dira.

Nola parte hartu?

4.- Desafioaren sei enigmak asmatu behar dira, hauek azaroaren 22an eskura izango dira. Jokoaren epe barne, gure www.facebook.com/caminosbideak facebook orrian, proba berriak  aurkez  daitezke, adibidez:

Antolakundearen irizpideak jarraituz, banakako edo taldeko argazki bat ateratzea. Hau epaimahaiak ebaluatua izango da.

Antolakundeak proposatzen duen gaiaren ahalik eta interpretazio leialena eta irudimen gehieneko argazkia sortzea. Kasu honetan, publikoak berak bozkatuko du, desafioaren facebook orrian,  argazkiari atxikimendua emanez. Ez ahaztu orriaren jarraitzaile bihurtu!!

5.- Parte hartu ahal izateko hurrengo datu pertsonalak eman behar dira: izen-abizenak, erabiltzaile-izena (ezizena edota talde-izena) eta helbide elektroniko bakarra. Taldeka parte hartuz gero, ordezkari bakar baten izena emango da.

6.- Helbide elektroniko batek persona bat ala talde bakar bat ordezkatzeko balio izango du.

7.- Hona hemen desafioa gainditzeko erantzunak emateko bideak:

- www.pornuestroscaminos.infoweb orrian sartu, parte hartzeko izena eman eta enigmei erantzuteko argazkiak web orrira igo.

- Honako helbide honetara bidalitako posta elektronikoren bidez:  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.. Mezuaren gaia inskripzioa egiteko erabiltzailearen izena izango da. Argazkiak postaren eranskin gisa bidaliko dira (jpg formatuan) eta dagokion enigmaren zenbakiarekin izendatua, hau da, “enigma1.jpg”, “enigma2.jpg”.

Helbide elektroniko batek bakarrik persona bat ala talde bat ordezkatzen duela gogoratzea beharrezkoa da.

Saria

8.- Ekimen honetan protagonista izango diren bi zonaldeetako ekoizleek emandako produktuek saria osatuko dute, Nafarroako Mendialdeko Gazta eta Nafarroako Ardoaren Ibilbideko hainbat upeltegitako ardo botilak.

9.- Saria, irabazle berak edo bere ordezkari batek jasoko du. Saria emateko ekitaldia  urtarrilaren 10anospatuko da, lekua eta ordua desafiorako eratu diren orrien bitartez jakinaraziko da. (Web, facebook)

Desafioaren garapena

10.- Erantzunak emateko epea azaroaren 22tik urtarrilaren 6ra izango da.

11.- Enigmen erantzunen zuzenketa. Badago erantzunak zuzentzea, horretarako, desafioaren epe barnean jasotako azken erantzuna ontzat hartuko da. Aurrekoak sistematik ezabatu egingo dira.

Irabazleak

12.- Erantzun zuzen bakoitzak bere mailaren arabera puntuatzen du:  

- Ezetz asmatu! Aurkitu eta argazkia egin: 3 puntu

- Lekuz leku! Aurkitu eta argazkia egin: 2,5 puntu

- Norberaren edo taldeko argazkia: 2 puntu

- “Publikoaren komodina” proba: Proba honekin, desafioaren facebook orrian “Atsegin dut” gehiago lortzen dituen argazkiak 3 puntu jasoko ditu. Parte-hartzaileek, gizarte-sareak baliatuz, bere ingurukoei argazkia erakutsi eta orrian bozkatzeko gonbidapena luzatu ahal diete, baita ere jarraitzailea izatekoa.  

13.- Puntuazio gehien lortzen duenak irabaziko du. Epaile-mahaiak enigma zuzen eratzuna dagoen ala ez erabakiko du, Cederna-Garalur Elkarteko eta Erdialdeko Garapenerako Patzuergoko langile teknikoez osatuko da eta erabaki hori ezeztaezina izango da.

14.- Berdinketa gauzatuz gero epaimahaiak argazkien orijinaltasuna sarituko du, Cederna-Garalur Elkarteko eta Erdialdeko Garapenerako Patzuergoko langile teknikoez osatuko da eta erabaki hori ezeztaezina izango da.

Argazkiak

15.- Enigmei erantzuteko bidaltzen diren argazkiak parte-hartzaileen lan originalak izango dira, ez dira onartuko hirugarrenen lanak eta parte-hartzaileek bere gain hartuko dute aurkeztutako lanen gain hirugarrenek eskubiderik ez dutelako ardura.

16.- Argazkien bidalketak erakunde antolatzaileei erabilera-lagatzea ematearen onarpena Dakar; Cederna-Garalur, Erdialdeko Garapenerako Patzuergo eta bere Tokiko Ekintza Taldea, hain zuzen ere. Beste agindurik ez bada jakinarazten autoretza emandako erabiltzaile-izenarekin adieraziko da.   

 

Oinarriak Jeit     pdf


 

 

 Castellano

 

Laister Desafioaren enigmak argitaratuko ditugu.

 Castellano

 

Nork hartu ahal du parte?

Banaka edo taldeka parte hartzeko aukera dago.

Nola parte hartu?

Desafioa gainditzeko, azaroaren 22tik aurrera www.pornuestroscaminos.info web orrian eskura izango dituzun sei enigmak asmatu beharko dituzu. Guzti hauek Erronkari Errege Abelbidean zehar kokatuta daude, enigma bakoitzari dagokion lekua behin asmatuta, hara bertaratu eta horren lekuko izan dadin, argazki bat atera beharko da. Eta ze nolako argazki ateratzeko, hor zuen irudimena izango da agintari!

Jokoaren epe barne gure www.facebook.com/caminosbideak facebook orrian hainbat proba aurkez  daitezke, komodin hauek irabazteko behar den bultzada eman dezakete!

Zein da saria?

Erronkari Errege Abelbideko hainbat ekoizleen eskutik datorkigu, Nafarroako Mendialdeko Gazta ekoizleak eta Nafarroako Ardoaren Ibilbideko hainbat upeltegi, hain zuzen ere. Ibilbidearen amaiera ederra!

Urtarrilaren 10ean, irabazleak edo talde irabazlearen ordezkariak saria jasoko du jakinaraziko den ekitaldi batean.

Desafioaren garapena

Azaroaren 22tik urtarrilaren 6ra badago parte hartzea, azkenengo egun hau erantzunak jasotzeko epe-amaiera izanik.

www.facebook.com/caminosbideak facebook orriaren bitartez desafioaren jarraipena dinamizatuko da, beraz, erne bertan azaltzen denari!

Irabazlea(k)

Zuzen erantzuteagatik puntuazio gehien lortzen duena irabazle izendatuko dugu. Desafioaren garapenean azalduko diren probak gaindituz gero puntu gehiago jasoko dira.  Berdinketa kasuan, desafioa gainditzeko aurkeztutako argazkien orijinaltasuna sarituko da.